Frantziako Tourra

Lance Armstrong garaile Alpe d'Huezen

Lance Armstrong US Postaleko buruak Tourra irabazteko aurrerapauso nabarmena eman du gaur Alpe d'Huezen. Gaur, hamabost kilometroko kronoigoeran, minutu bat kendu dio bigarrenari, Jan Ullrichi. Sailkapen nagusian gertuen dagoenari, Iva Bassori, bi minutu eta 23 segundo atera dizkio estatubatuarrak.

2004ko uztailaren 21a
19:03
Entzun
Atzo elastiko horia jantzi zuenetik, ez du ezertarako aukerarik eman Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrak, eta gaur berriz irabazi du. Gaurko etapa irabaztea Tourra irabazteko aurrerapauso nabarmena da Armstrongentzat. Izan ere, mendiko etapa gutxi gelditzen dira, eta sailkapen nagusian denbora tarte handiagoa kendu dio Ivan Basso bigarren sailkatuari.

Hasiera-hasieratik egin du gogor aldapan gora US Postaleko buruak. Alpe d'Huezeko igoeraren erdian, Ivan Basso harrapatu eta aurretik jarri da. Txirrindulari estatubatuarrak 39 minutu eta 41 segundo behar izan ditu helmugara iristeko.

Bigarren T-Mobile taldeko kide Jan Ullrich izan da, eta haren atzetik Andreas Kloden sartu da. Ivan Basso, berriz, zortzigarren izan da, Armstrongengandik 2 minutu eta 23 segundora. Lehenengo txirrindulari euskalduna Mikel Astarloza izan da: hemezortzigarren sartu da, Armstrongengandik hiru minutu eta 23 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.