Kirola

Lance Armstrongek Italiako Giroan parte hartuko du

Martxoaren amaieran Gaztela eta Leongo Itzulian erori eta lepauztaia puskatu zuen. Orduan, zauria sendatzeko zortzi eta hamabi aste bitartean beharko zituela jakinarazi zuten medikuek.

2009ko apirilaren 17a
16:18
Entzun
Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrak Italiako Giroan parte hartuko du, bertako antolatzaileek baieztatu dutenez.

Martxoaren 23an, Gaztela eta Leongo Itzulian izandako erorketa baten ondorioz lepauztaia hautsi zuen.Ebakuntza egin zioten, baina zauria sendatzeko zortzi eta hamabi aste bitartean beharko zituela jakinarazi zuten medikuek. Ondorioz, Astana taldeko txirrindulariak Giroan parte hartuko zuen edo ez zalantzazkoa zen. Hala ere, Armstrong baikor agertu zen: “Giroa korritzeko osatuko naizela uste dut».

Italiako Giroa maiatzaren 9an hasiko da Venezian, eta Erroman amaituko da maiatzaren 31n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.