Txirrindularitza

Landa: "Lehenbailehen osatu eta helburu berriekin itzuli nahi dut"

Atzo Giroa utzi zuen Mikel Landak (Team Sky), gastroentiritisak jota, aurrera egin ezinik. "Desilusio handia izan da niretzat".

Mikel Landa, artxiboko irudi batean. JAZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 18a
12:10
Entzun

Team Sky taldearen webgunean eman du bere sentipenen berri Mikel Landa txirrindulari arabarrak. Atzo, tropelari segitu ezinda Italiako Giroa uztea "desilusio handia" izan da berarentzat. Izan ere, BERRIAri emandako elkarrizketan azaldu zuenez, "irabaztera" joan zen, zaila izango zela jakin arren; eta igandeko erlojupekoan izandako emaitzaren ostean, itxaropentsu zegoen. Gastronteritisak, baina, hankak gelditu dizkio.

Orain, "lehenbailehen osatu" nahi du arabarrak, "helburu berriekin itzultzeko". Herenegun gauean gaizki sentitzen zen jada, baina atzo goizean, hobeto sentitzen zenez, etapari ekitea erabaki zuen: "Berehala ohartu nintzen ez nengoela osatuta, eta ez nintzela jarraitzeko gai izango".

Gertatuak gertatu, eskerrak eman dizkio taldeari beregan jarri duen konfiantzagatik; "animo mezuak bidali dizkidatenei ere, eskerrikasko".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.