TXIRRINDULARITZA

Landa, Movistarrera

Txirrindulari arabarrak bi urterako kontratua sinatu du.

Mikel Landa, Giroan lortutako etapa garaipena ospatzen. ALESSANDRO DI MEO / EFE
2017ko abuztuaren 15a
07:55
Entzun

Jakina zen Sky taldean ez zuela jarraituko, eta gaur jakin da zein izango den Mikel Landaren talde berria: Movistarrek iragarri du Murgiako txirrindulariak bi urterako kontratua izenpetu duela.

Denboraldi aparta egiten ari da Landa. Burgosko Itzulia irabazi zuen joan den astean, eta segundo bakarraren aldeagatik ez zen igo Frantziako Tourreko podiumera. Gainera, etapa bat irabazi zuen Italiako Giroan.

27 urte ditu Landak, eta 2010ean hasi zen profesional moduan. Euskaltel-Euskadin aritu zen 2013ra arte; gero, bi urte eman ditu Astanan, eta beste bi Skyn.

Eusebio Unzue Movistarreko zuzendariak azpimarratu du "albiste bikaina" dela Landaren fitxaketa: "Adinagatik eta erakusten ari denagatik, datozen urteetan Espainiako txirrindularitzako buru" izan daitekeela uste du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.