FRANTZIAKO TOURRA

Landisek positiboa eman duela baieztatu du Phonak taldeak

Floyd Landis aurtengo Frantziako Tourreko irabazleak baimendutako testosterona maila baino portzentaia altuagoa eman duela jakinarazi du Phonak taldeak, txirrindulariaren beraren taldeak. Bigarren azterketa batean positiboa baieztatzen bada, Pereiro galiziarra izango litzateke aurtengo Tourraren garailea.

2006ko uztailaren 27a
20:03
Entzun
Txirrindulariak eta taldeak bigarren analisia egiteko eskatu dute eta azterketa horren emaitzak erakutsiko du datu hori egia den ala ez. Azterketak baiezkoa ematen badu taldetik botako dute Landis. Horrekin batera, aurtengo Tourreko garaipena kenduko diote eta bi urteko zigorra bete beharko du. Datozen lau urteetan ezin izango du UCI Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoko talde batean korritu.

Morzinen amaitu zen etapan eman du positiboa Landisek. Txirrindulariak erakustaldi ikaragarria eginez irabazi zuen etapa hura, eta, beraz, derrigorrez pasatu behar izan zuen dopinaren aurkako kontrola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.