Kirola

Landisek uko egin dio 2007an Frantziako lasterketetan parte hartzeari

2007ko otsailaren 8a
15:45
Entzun
Floyd Landis txirrindulari estatubatuarrak uko egin dio 2007an Frantziako lasterketetan parte hartzeari. Frantziako Dopinaren aurkako Agentziaren aurrean deklaratu behar zuen gaur Landisek, eta agerraldi hori atzeratzearen truke Frantzian egiten diren txirrindulari probetan parte hartzeari uko egin dio.

Iazko uztailaren 17ko Frantziako Tourreko etaparen ondoren positibo eman zuen Floyd Landisek, eta gaurko agerraldian positibo horren inguruko azalpenak eman behar zituen. Azkenean, ordea, Landisek eta Dopinaren aurkako Agentziak akordio bat lortu dute, eta Landisek ez du ekaina arte deklaratu beharko. Hori bai, atzerapen horren truke ezin izango du 2007an Frantziako lasterketetan parte hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.