Lehen Mailako euskal taldeen artean Osasuna izan da azkena lanean hasten. Iruñeko taldea gaur hasi da lanean Taxoaren, hirugarren urtez jarraian Jose Luis Mendilibarren aginduetara —2011ko otsailean iritsi zen Iruñera—. Lehen entrenamendu horretan aritu dira klubak orain arte fitxatu dituen hiru jokalariak: Jordan Loties erdiko atzelaria, Joan Oriol ezker hegaleko atzelaria eta Oriol Riera aurrelaria. Haiekin batera entrenatu da Sisi erdilari espainiarra, osatuta baitago aurreko sasoian izan zuen lesio larriaz. Hurrengo egunetan Osasunak aurrelari bat fitxatuko du.
FUTBOLA
Lanean hasi da Osasuna
Iruñeko taldeak denboraldi-aurrea hasi du, hiru jokalari fitxatuta eta beste aurrelari baten esperoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu