Larraintzar, Logroño, Mungia eta Iruñean jokatuko dira asteburuko partidak

Aspaldiko partez, txapelketako partida bat Bartzelonako olinpiar pilotalekuan jokatuko da, otsailaren 2an

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Binakako txapelketa asteburu honetan jarriko da martxan berriz, eta dagoeneko erabakita dago non jokatuko diren laugarren jardunaldiko partidak. Ostiralean hasiko da, Larraintzarren (Nafarroa, 22:15), Berasaluze VIII.a-Albisu eta Arretxe II.a-Beginoren arteko lehiarekin.

Olaizola II.a-Beroiz eta Bengoetxea VI.a-Apraizek larunbatean jokatuko dute, Iruñean. Igandeko partida, berriz, Logroñon jokatuko da, Titin III.a-Merino II.aren eta Xala-Laskurainen artean. Hasiera batean Eibarren jokatzekoa zen, baina Aspek pilotalekua aldatu zuen atzo.

Jardunaldia heldu den asteazkenean bukatuko da, Bizkaian, Mungiako San Antontxu jaietan. Ohiko jaialdia bihurtu da dagoeneko. Hilaren 18an Irujo-Barriolak eta Aritz Lasa-Zubietak jokatuko dute. Oraindik zehazteke dago Etxarriko atzelariak jokatuko duen ala ez. Era berean, dagoeneko bi aste barruko jardunaldiko partida bat zehaztuta dago: Olaizola II.a-Beroiz eta Irujo-Barriolaren artekoa Bilbon jokatuko da, 22an. Era berean, Asegarcek webgunean adierazi duenez, Berasaluze VIII.a-Albisuk eta Olaizola-Beroizek Bartzelonan jokatuko dute otsailaren 2an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.