Larretxea-Otaño garaile Latasaren oroimenezkoan
AIZKORA. Donato Larretxeak eta Unai Otañok irabazi zuten herenegun Ramon Latasaren oroimenezkoa, Sunbillan (Nafarroa), iraupeneko proban eginiko lan onari esker. Garaileek berrogei minutu baino lehen amaitu zituzten lanak. Bigarren, Nazabal eta Arrospide sailkatu ziren, minutu eskasera, eta hirugarren, Atutxa eta Lopez, ia sei minutura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu