Reala zen faborito, baina batek baino gehiagok iragarri moduan, estu, oso estu ibili dira donostiarrak, indartsu zelairatu den Eibar gainditzeko.
Partida hasi eta hiru minutu eskasera heldu da Mendilibarrenen lehen puntua, Borja Bastoni esker. Baina txuri-urdinen jarraitzaileek urduritzeko denborarik izan aurretik, iritsi da berdinketa Imanol Agirretxeren jaurtiketa batekin. Hala, Eibarrek gol aukera gehiago izan dituen arren, banakoarekin sartu dira aldageletara jokalariak.
Bigarren zatian, aldiz, partida iraultzeko asmoz irten dira zelaira Sacristanen mutilak. Eta baita lortu ere, amaitzeko minutu gutxi batzuk geratzen zirenean, iritsi da txuri-urdinen bigarren gola, Agirretxeri esker hura ere.