VI. BERRIA Pilota Txapelketako finala larunbatean izango da, Hernanin (Gipuzkoa), eta arratsaldez (16:30). Irurtzun (Nafarroa) eta Aurrera Saiaz (Tolosa-Bidegoian, Gipuzkoa) taldean izango dira aurrez aurre.
Irurtzunek lehengo larunbateko finalerdian Zazpi Iturri (Amezketa, Gipuzkoa) kanporatu zuen, 53-38 irabazita. Aurrera Saiazek ostegunean lortu zuen txartela, Zugarralde (Burlata, Nafarroa) 54-48 hartuta mendean.
Finalisten artean, Nafarroako taldeak 2007an irabazi zuen BERRIA Txapelketa. Gipuzkoakoa 2004an txapeldunorde geratu zen.
Pilota
Larunbat arratsaldean izango da BERRIA Txapelketako finala
Irurtzun eta Aurrera Saiaz taldeak ariko dira, 16:30etik aurrera, Hernanin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu