Eskuin eskua osatzen ari zaiola agertu du Barriolak, baina, hala ere, ez dagoela aurreikusi bezala larunbatean jokatzeko moduan. Azkenean, partida astelehenera arte atzeratzea onartu du enpresak.
Beraz, astelehenean, Tolosako Beotibarren, jokatuko da Nagoreren eta Barriolaren arteko norgehiagoka. Irabazlea finalerako sailkatuko da, eta Aimar Olaizolaren aurka jokatuko beharko du.
Pilota/ Lau eta erdiko txapelketa
Larunbatean barik datorren astelehenean jokatuko dute Nagorek eta Barriolak
Duda-mudatan ibili ostean, lau eta erdiko txapelketako ligaxkako azken partida, finalerdietakoa, datorren astelehenean jokatuko dute Nagorek eta Barriolak, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan. Leitzako pilotaria eskuin eskuan min hartuta dabil eta horrek eragin ditu zalantzak, eta partidaren atzeratzea. Gaur saioa egin du Barriolak, eta larunbatean ez dela jokatzeko moduan erabaki du. Finalerdia astelehenean jokatzea erabaki du enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu