GIZON PROBA
Larunbatean eta igandean jokatuko da Euskal Herriko Txapelketa
Nabarnizek (Bizkaia) hartuko du Euskal Herriko Gizon Probako Txapelketa. Zortzi probalari ariko dira lehian, eta horregatik, bi saiotan erabakiko da. Larunbetan, Ormaetxe, Zarrabe, Lopez eta Arrien ariko dira, 21:00etan. Igandean (17:00), berriz, Mikel Alzola txapelduna, Ibarluzea, Lauzirika eta Goenaga. Lopez izan ezik, gainerakoak bizkaitarrak dira. Probalariek 750 kiloko harria erabiliko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu