Datorren larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko da eskuz binakako txapelketako lehen partida: Olaizola I.ak eta Ruizek Irujorekin eta Goñi III.arekin neurtuko dituzte indarrak. Zortzi bikote dira guztira,Asegarceko lau eta Aspeko beste hainbeste. Bikote bakoitzak bi aldiz jokatuko du beste enpresako bikoteen aurka. Lehen laurek egingo dute aurrera. Finala martxoaren 29an jokatuko da, ziurrenera Donostian.
Honakoak dira parte hartuko duten bikoteak:
ASEGARCE
Olaizola II.a-Mendizabal II.a (iazko txapeldunak)
Bengoetxea VI.a-Beloki
Berasaluze VIII.a-Begino
Olaizola I.a-Ruiz
ASPE
Martinez Irujo-Goñi III.a
Titin III.a-Pascual
Xala-Laskurain
Gonzalez-Barriola
Pilota
Larunbatean hasiko da eskuz binakako txapelketa
Olaizola I.ak eta Ruizek Irujoren eta Goñi III.aren aurka jokatuko dute Iruñean. Berritasun handirik gabe dator aurten bikotekakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu