Oso gutxi dira Hego eta Ipar Euskal Herriko taldeak batera aritzen diren lehiaketak, eta horietako bat larunbat honetan jokatuko da, Irizar babesle nagusi duela. Hiru neurketa jokatuko dituzte estreinako jardunaldian. Baionan, Baiona Kirol Elkartea eta AMPO Ordizia ariko dira, eta Senperen (Lapurdi), etxeko taldea eta Getxo Artea. Bi partida horiek 16:00etan hasiko dira. Bi neurketa horiek amaitutakoan, 17:50ean, berriz, Gernikan (Bizkaia) izango da hitzordua. Etxeko taldeak eta Bardozek neurtuko dituzte indarrak. Hernani eta Bokale Tarnose Staderen artekoa, berriz, atzeratu egin dute, zehaztu gabeko data batera.
ERRUGBIA
Larunbatean hasiko da Mugaz gaindiko Lehen Errugbi Torneoa
Hego eta Ipar Euskal Herriko zortzi errugbi talde ariko dira lehian: Gernika, Hernani, Ordizia, Getxo, Bardoze, Bokale Tarnose Stade, Baiona Kirol Elkartea eta Senpere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu