Futbola

"Lasai baina babesgabe" sentitzen dela dio Makuak

Athleticeko presidentea inputatzea erabaki du epaileak, Iurbenor enpresaren kudekaetan ustez egindako delituengatik.

2010eko martxoaren 25a
10:56
Entzun
Apirilaren 30ean inputatu gisa deklaratu beharko du Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteak Bilboko 6. Instrukzio epaitegian. Iurbenor higiezinen enpresarekin lotuta zabaldutako auzian inputatu dute Makua, hain zuzen ere, enpresa horren aholkulari gisa egindako lanarengatik.

Jabyer Fernandez Iurbenorreko enpresaburuaren kontra abiatu zuen ikerketa epaitegiak; ordainketak eten zituen enpresa horrek, eta 43 milioi euroko zorra zuen Bizkaiko Ogasunarekin Barakaldoko lursail batzuen salmentagatiko BEZa ez zuealako ordaindu. "Jabetze bidegabea" egotzi diezaiokete Fernandezi.

Hasieran, enpresaburu horren kontra abiatu zen ikerketa, besteak beste, Makuak eta Iurbenorreko beste aholkulari batzuk salatuta. Fiskaltzaren eskariz, Makua bera inputatu du orain, ordea, epaileak. Makua, eta hura bezala Ahtleticeko zuzendaritzako kide den Emilio Prieto ere bai.

Egoera horretan "lasai" dagoela adierazi du gaur goizean Makuak, baina, aldi berean, "babesgabe" sentitzen dela. Epailearengana deklaratzera ahalik eta lasterren joan nahi duela erantsi du apirilaren 30a arte itxaron ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.