final-zortzirenak

Lasai-lasai Brasil

Erraz irabazi dio Txileri final-zortzirenetan: 3-0. Final-laurdenetan Brasil-Herbehereak, ostiralean.

2010eko ekainaren 28a
00:02
Entzun
Egin behar duena egin du Brasilek gaur: final-zortzirenetara sailkatzea. Txile izan du aurkari, eta 3-0 irabazi dio. Espero ez zena zen hain erraz egitea aurrera: Txilek itxura ona eman du lehen itzulian eta Brasil ez da distiratsu ibili. Baina partidak ez du kolorerik izan; batik bat, 1-0ekotik aurrera.

Ordura arte Txile nahikoa ondo ibili da. Adibidez, 30. minutu aldera berea zen baloiaren jabetza: %55. Datu ona, aurkari Brasil bat zela kontuan hartuta.

Honi kostatu egin zaio bere jokoa egitea eta lehen gola sartzea, eta hori, gainera, kornerretik egin du: Juanek, 35.ean. Ia area paretik errematatu du eta gola; Bravo atezainak bazuen gehiago egitea.

Geroztik selekzio bakarra izan da zelaian: Brasil. Berriro erakutsi du agian berea dela mundialeko defentsa lan onena: atezain ona, defentsa segurua eta azkarra, euskarrien ekarpen defentsibo bikaina. Hor oinarritzen ditu garaipenak, eta gero aurrean Robinho trebea -bera izaten ari al da txapelketako jokalaririk onena?- edota Luis Fabiano golegilea ditu. Kaka tarteka azaltzen da; 2-0ekoan bezala. Aipatutako azkeneko hiru jokalariek arteko jokaldi batean iritsi da bigarren gol hori.

Herbehereen aurka ariko da Brasil final-laurdenetan: ostiralean, 16:00etan. Irabazleak, Uruguai-Ghanako garailea izango du aurkari finalerdietan.

Brasil 3. Julio Cesar; Maicon, Lucio, Juan, Bastos; Gilberto Silva, Ramires; Dani Alves, Kaka (Kleberson, 82m), Robinho (Melo, 85m); Luis Fabiano (Nilmar, 75m).

Txile 0. Bravo; Isla (Millar, 62m), Contreras (Tello, 46m), Jara, Fuentes; Vidal, Carmona; Beausejour, Alexis Sanchez, Mark Gonzalez (Valdivia, 46m); Suazo.

1-0: Juan (35m). 2-0: Luis Fabiano (37m). 3-0: Robinho (59m).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.