Lasartek dio «falta gehiegi» egiten dizkietela
REALA. Martin Lasarte kexu azaldu zen atzo taldeko zenbait jokalariri egiten dizkioten zaintzen inguruan. Realeko entrenatzailearen arabera, «falta gehiegi» egiten dizkiete, batez ere Zurutuza, Griezmann eta Prietori. Horrez gain, Lasartek ukatu egin zuen hiru jokalariok nekatuta iritsi direla azken txanpara. Halere, azpimarratu zuen Griezmannek bi urte daramatzala denboraldi-aurrerik egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu