Pilota

Laskurainek ez du igandean jokatuko Eskuz Banakako Txapelketako partida, eskuetako arazoak dituelako

Gaur hartu du erretiratzeko erabakia, Astelenan entrenamendu laburra egin ondoren. Xalaren kontra zen jokatzekoa.

2008ko apirilaren 3a
14:51
Entzun
Igandean ez da jokatuko Eibarren (Gipuzkoa) Astelena frontoian Aritz Laskurain-Ives Salaberri Xala Eskuz Banakako Txapelketako partida, Laskurainek eskuetako arazoak dituelako eta erretiratzea erabaki duelako. Gaur goizean Astelenan bertan entrenamendu laburra egin du hark, material aukeraketan, eta hantxe hartu du ez jokatzeko erabakia. Igandean aritu zen azkeneko aldiz Laskurain, Binakako finalean.

Haren gaurko erabakiarekin, beraz, Xala zuzenean sailkatu da, eta Asier Olaizolaren kontra ariko da final-hamaseiretenan.

Txapelketako B Multzoan daude horiek, eta Xala-Olaizola I.a partidako irabazleak Ruben Beloki izango du zain final-zortzineretan. Multzo berean, Patxi Eugi sailkatuta dago final-laurdenetarako.



Hogei pilotari ariko dira Banakakoan (Aspe enpresako hamar eta Asegarceko beste hamar), lau multzotan, eta bihar hasiko da, Zeanurin (Bizkaia), Pedro Martinez Eulate-Aitor Zubieta A Multzoko partidarekin. Horko irabazleak, Iñigo Leiza izango du arerio.

Ekainaren 8an izango da finala; baliteke Donostian jokatzea azkena, Atano III.a pilotalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.