Pablo Lasok (Gasteiz, 1967) segituko du Lagun Aro GBC Donostiako taldeko entrenatzaile postuan, gaur bi aldeek lortutako akordioari esker. Laugarren denboraldia du oraingoa, 2007tik dagoelako, taldea Espainiako Urrezko LEBen zegoenetik.
2008tik ACBn daude. Lehen denboraldian 12. bukatu zuten, bigarrengoan 14., eta orain ere 14. daude.
Lasok beti esan du gustura dagoela Donostian, eta taldeak eman dion konfiantza eskertu izan du maiz. Gorka Ramoneda GBCko presidenteak duela hilabete batzuk zioen klubaren helburuak lortzen dituela hark.