Espainiako Vuelta

Lastras garaile eta lider Vueltan

2011ko abuztuaren 22a
21:02
Entzun

Pablo Lastrasek (Movistar) irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 3. etapa (Petrer-Totana, 163 kilometro), Sylvain Chavanel, Markel Irizar eta Ruslan Pidgorni iheskideak bukaera aldera La Santa hirugarren mailako mendatean atzean utzita. Hiru horiek 15 segundora heldu dira, tropela 1.43ra.

Lastras bera jarri da Vueltako lider.

Bihar korrituko dute itzuliko 4. etapa: Baza-Sierra Nevada (170,2 kilometro). Lehen mailako mendate bat, hirugarrengo bat eta maila bereziko bat —Sierra Nevada bera— izango dituzte.

Irailaren 11n bukatuko da Vuelta, Madrilen.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Benidorm-Benidorm. Irabazlea: Leopard-Trek taldea. Liderra: Jakob Fuglsang.
- 2. etapa: La Nucia-Playas de Orihuela. Irabazlea: Christopher Sutton. Liderra: Daniele Bennati.
- 3. etapa: Petrer-Totana. Irabazlea: Pablo Lastras. Liderra: Pablo Lastras.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.