Frantziako Tourra

Lastras irabazlea baino 24 minutu beranduago sartu da tropela helmugan

Ibanesto.com taldeko Pablo Lastras txirrindulari espainiarrak irabazi du gaurko etapa, hau da, Bordeletik Saint-Maixent-L'Ecolera bitartekoa. Hamasei txirrindulari talde batek 56. kilometroan tropeletik salto egin, eta lasterketaren buruan egin du lasterketa guztia. Hain zuzen ere, alde handia atera dio tropelari: 24 minutu pasatxokoa. Dena den, sailkapen nagusian ez da aldaketa handirik izango, lasterketaren buruan sartu diren karrerista horiek guztiak oso atzera baitzeuden sailkapenean.

2003ko uztailaren 25a
19:20
Entzun
Azken kilometroetan QSD talde David Cañada espainiarra nabarmendu da; lasterketa buruko taldea atzean utzita ibili da, baina azken metroetan, Lastrasek, Carlos da Cruzek eta Daniele Nardellok osatutako taldetxoak harrapatu egin du. Azkenean, Lastras izan da irabazle esprintean. Denbora berean sartu dira Da Cruz eta Nardello, eta handik lau segundora Cañada. Ihesaldian parte hartu duten beste hamabi karreristak segundo gutxiren buruan sartu dira. Talde askotako txirrindulariak zeuden talde horretan, baina Euskaltel-Euskadikorik ez.

Tourraren historiako etapa bizkorrenetakoa izan da gaurkoa: zehazki, inoiz izan den bigarren azkarrena,batez beste,49,938 kilometro orduko abiadan egin baitu lasterktea irabazleak.

Tropela, ordea, lasai ibili da. Lastrasek etapa amaitu, eta handik 24 minutu eta bost segundora sartu da Robe McEwen tropeleko lehendabizikoa. Halaber, denbora horretan sartu dira Lance Amstrong, Jan Ullrich, Alexander Vinokourov, Haimar Zubeldia eta Iban Mayo.

Lasterketa buruak tropelari halako aldea atera arren, sailkapen nagusian ez da aldaketa handirik izango, ihes egin duten hamasei horiek oso atzean baitzeuden sailkapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.