Latvala lider Australian, azken etaparen faltan
RALLYAK. Jari-Matti Latvala finlandiarra (Ford) da lehen sailkatua Australiako rallyko azken etaparen faltan. Latvalak 22,7 segundoko aldea du Mikko Hirvonen taldekide eta herrikidearekiko. Sebastien Ogier eta Sebastien Loeb (Citroen), txapelketako lehen bi sailkatuak, 11. eta 16. dira, herenegun istripua izan ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu