Latvalak aurrea hartu dio Loebi Erresuma Batuan
RALLYAK. Sebastian Loebek (Citroen) zortzigarrenez irabaziko du gaur Munduko Txapelketa. Erresuma Batuko proban nahikoa zuen Mikko Hirvonenen (Ford) aurretik sailkatzea, eta finlandiarra lehiatik kanpo geratu zen herenegun. Azken proba irabaziz izan nahi du Loebek txapeldun, baina Jari-Matti Latvala (Ford) jarri zen atzo buruan, frantziarrarekiko 6,1 segundoren tartearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu