Futbola

Lau euskal herritar, oraingoz, Munduko Txapelketara bidean

Xabi Alonso, Javi Martinez, Cesar Azpilikueta eta Ander Iturraspe sartu ditu Vicente del Bosque hautatzaileak Espainiaren 30 jokalariko zerrendan. Stephane Ruffier baionarra sar dezake Didier Deschamps Frantziako hautatzaileak.

Javi Martinez jokalaria, Bayern Munichen aurkeztu zutenean. A. G., EFE
unai zubeldia
2014ko maiatzaren 13a
14:57
Entzun

Bakar bat ere ez dago ziurtatuta oraindik, baina, behin-behinean, lau euskal herritar jarri dira Brasilgo Munduko Txapelketari begira: Xabi Alonso (Real Madril), Javi Martinez (Bayern Munich), Cesar Azpilikueta (Chelsea) eta Ander Iturraspe (Athletic). Vicente del Bosque Espainiako hautatzailearen 30 jokalariko zerrendan ageri dira laurak, baina horietatik 23 bakarrik joango dira Brasilera. Lehen hirurek nahikoa ziur daukate postua, baina, ondo bidean, Iturraspe, azkenean, zerrendatik kanpo geratuko dela dirudi. Didier Deschamps Frantziako hautatzaileak 20:00etan emango du zerrenda, eta litekeena da Stephane Ruffier atezain baionarra (Saint Etienne) bertan egotea.

Euskal herritarrez gain, euskal taldeetan ari diren hainbat jokalarik ere aukera izango dute Brasilera joateko. Haris Seferovic suitzarra (Reala) 23 jokalariko behin-betiko zerrendan dago; eta Raoul Loe kamerundarra (Osasuna) eta Liassine Cadamuro aljeriarra (Mallorcan ari da, Realak utzita) 30 jokalariko behin-behineko zerrendan sartu dira. Ondo bidean, Txileren zerrendan izango dira Claudio Bravo (Reala) eta Gato Silva (Osasuna), eta Frantziarenenan sartzeko aukera daukate Antoine Griezmannek (Reala) eta Aymeric Laportek (Athletic).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.