Lau euskal jokalari ariko dira Europako Txapelketan
ESKUBALOIA. Jorge Dueñas Espainiako selekzioko hautatzaile bilbotarrak lau euskal jokalari deitu ditu Europako Txapelketarako: Nely Carla Alberto donostiarra, Patricia Elorza gasteiztarra, Eli Pinedo amurrioarra eta Nerea Pena iruindarra. Serbian jokatuko da Europako Txapelketa, abenduaren 4tik 16ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu