Lau gaztek egingo dute debuta Oriamendirekin
PILOTA. Oriamendik lau erremontista gazteri debuta egiteko aukera emango die etzi, Galarretan: Ezkurra II.a eta Otaegi 20 urteko aurrelariei, eta Aizpuru III.a (19 urte) eta Labaka (21) atzelariei. Aizpuru Pello Aizpuru txapeldun ohiaren semea da, eta Ezkurra, Koteto Ezkurraren iloba. Etzi elkarren aurka ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu