Abenduaren 2an ziren lau t'erdiko txapelketako finala jokatzekoak Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea, baina Olaizolaren bizkarreko mina zela-eta 9ra atzeratu zuten. Gaur beste astebeteko atzerapena izan du, Bengoetxea VI.a fisikoki ahul baitago birus bategatik; gastroenteritisa du. Gaua gorakoarekin eta beherakoarekin igaro du.
Goizean Gasteizko Ogetan entrenatzen saiatu da, baina ezin izan du ia ezer egin. Finala atzeratzeko eskatu du, eta arduradunek ontzat jo dute eskaria.
Ogetan izango da finala, abenduaren 16an.