Lau t'erdiko txapelketako finala Bilbon jokatuko da, hilaren 29an. Mikel Urrutikoetxeak eta Juan Martinez de Irujok Bizkaia pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak. Final-laurdenetako ligaxkan ere han jokatu zuten, eta harmailetan jende gutxi bildu zen; enpresek, baina, finala bertan jokatzea erabaki dute. 2015eko hiru finalak bertan jokatuko dira.
Sarreren prezioei dagokienez, 100 eta 40 euro artekoak izango dira. Internet bidez eros daitezke bakarrik, astezakenetik aurrera.
Pilota
Lau t'erdiko finala Bilbon jokatuko da, hilaren 29an
Sarreren prezioak 100 eta 40 euro artekoak izango dira. 2015eko hiru finalak Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu