Pilota

Lau t’erdiko finala: Gasteizen eta garesti

Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak Ogetan izango dute txapela jokoan eta kantxako sarrerek 120 euro balioko dute

Ogetan jokaturiko final bat. Irudian Irujo. R. B. / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko azaroaren 14a
19:39
Entzun

Hiru urte geroago lau t’erdiko finala Gasteizera itzuliko da aurten. Enpresek Bilbo eta Gasteiz alboratu, eta Ogetako 2.200 eserlekuak lehenetsi dituzte Jokin Altuna eta Oinatz Bengoetxearen arteko partidarako (hilaren 27an). Bitxikeri bezala, Gasteizen jokatuko den txapelketako partida bakarra izango da.

Sarrera garestiak izango dira, lau t’erdiko txapelketako kantxek 120 euro balioko duten hirugarren aldia da. 55. aulki ilarara arteko kantxako sarrerek izango dute prezio hori, eta hortik aurrerakoek 80. Merkeenek, aldiz, errebotekoek, 80. Iaz Bilbon jokatu zen finalek eta kantxek 100 euro balio zuten eta merkeenek 40.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.