EPELen Lau t'erdiko Txapelketako bigarren jardunaldia asteburuan izango da, eta gaur jokatuko dira beste bi kanporaketa. Iruñeko Labrit frontoian, Patxi Ruizek eta Mikel Olaetxeak jokatuko dute. Gernikako Santanape frontoian, Pablo Berasaluze eta Mikel Olazabal ariko dira.
Ruiz eta Berasaluze dira gaurko kanporaketetan aurrera egiteko bi hautagaiak. Jokoz eta eskarmentuz kontrarioak baino gehiago dira, baina nola Olaetxea hala Olazabal lau t'erdian ongi aritzeko dohainak dituzten pilotariak dira. Labriteko norgehiagoka irabazten duenak Aritz Lasaren kontra jokatuko du hurrena, eta Gernikan irabazten duenak Xala edo Arretxe II.aren kontra -bart aritu dira horiek, Sodupen-.
Lau t'erdiko Txapelketako partidak Iruñean eta Gernikan izango dira gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu