tenisa

Laugarren aldiz irabazi du Serena Williamsek AEBetako Irekia

Victoria Azarenka gainditu du finalean: 6-2, 2-6 eta 7-5.

Berria.info
2012ko irailaren 10a
12:23
Entzun

Sasoian segitzen du Serena Williamsek (AEB, 1981), aurtengo hirugarren garaipen handia erdietsi baitu bart New Yorken: AEBetako Irekia. Ekainean Wimbledon irabazi zuen, eta abuztuan Londresko Olinpiar Jokoetako banakako urrezko domina —binaka ere bai—. Laugarren aldiz lortu du AEBetako Irekia —1999, 2002 eta 2008an eskuratu zuen aurreko aldietan—.

Victoria Azarenka torneoko zerrendaburua gainditu du finalean: 6-2, 2-6 eta 7-5.

Grand Slameko hamabosgarren titulua du Williamsek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.