Eibar 0-1 Getafe

Laugarren porrota jarraian Eibarrentzat

VAR-ak hiru gol baliogabetu zituen partidan. Eibarrek Orellana eta Diop gabe jokatu beharko du San Mamesen.

Kike Garcia Eibarko aurrelaria baloiaren bila. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU.
2019ko abenduaren 8a
18:15
Entzun

Eibarrek ezin izan zuen Getafe mendean hartu Ipuruan, eta madrildarrek, Angelen golari esker, zulotik are gertuago utzi du Gipuzkoako taldea. Ligako azken lau partidak galdu dituzte.

Getafek etxeko taldeak baino hobeto hasi zuen partida, eta Eibar deseroso sentitzea lortu zuen lehen minutuetan. Denborak aurrera egitearekin batera, partida orekatuz joan zen, baina markagailuan eraginik izan gabe. Lehen zatia amaitu aurretik iritsi zen, ordea, lehen albiste txarra Eibarrentzat. Diopek eta Orellanak txartel hori bana ikusi zuten, eta, beraz, ezingo dute jokatu datorren asteburuko partida. San Mames bisitatu beharko du taldeak bi jokalari garrantzitsu gabe. Susto bat ere jaso zuen azken minutuan. Oliverak Dmitrovicen ateko zutoinera bidali zuen baloia.

Bigarren zatia hobeto hasi zuen Eibarrek. Protagonista, ordea, beste bat izan zen: VAR-a. 51. minutuan Getaferen gola baliogabetu zuen, jokoz kanpoko bategatik. Minutu bat geroago, gauza bera egin zuen beste arean. Oraingoan, Kike Garcia aurrelarik eskuarekin eraman zuelako baloia.

Beste gol bat ere baliogabetu zuen, hirugarrena. Angel, Getafeko aurrelaria, jokoz kanpo zegoen baloia jaso zuenean. Aurretik, jokalari berak sartu zuen partidako gol bakarra. Dmitrovici aurrez aurrekoan izkin egin ostean. Partidak zortzi minutuko luzapena izan zuen, baina Eibarrek ez zuen lortu markagailua berdintzerik. Aurkakoa, albiste txar gehiago: Orellanari txartel gorria erakutsi zioten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.