Laugarren urrea lortuz amaitu ditu jokoak Bilesek

Guztira bost domina lortu ditu Ameriketako Estatu Batuetako gimnastak.

Simone Biles, lurreko proban urrezko domina lortzea ahalbidetu zion saioan. HOW HWEE YOUNG / EFE
2016ko abuztuaren 17a
10:40
Entzun

Amaitu dira urrez blaitutako jokoak Simone Bilesentzat. Ezin zuten bestela amaitu, gainera: laugarren urrezko domina lortuta, gimnastika artistikoko lurreko proban nagusituta. Bilesek 15.966 puntu eskuratu ditu finalean, Alexandra Raisman herrikidearen (15.500) eta Amy Tinkler britainiarraren (14.933) aurretik.

19 urterekin, Riokoak aurreneko jokoak zituen Bilesek, eta bera izan da edizioko izar nagusietako bat. Michael Phelps eta Katie Ledecky igerilarien atzetik, Rion domina gehien bildu dituen kirolaria da. Barran lortutako brontzezko domina izan ezik, urrezkoak dira haren gainontzeko dominak ere: lehiaketa orokorrean, taldekakoan, jauzian eta lurreko proban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.