Eguraldiak baldintzatu du aurten Kontxako bandera. Izan ere, olatu indartsuek eta haizeak ezinezko egin zuten buia guztiak bere tokian jartzea emakumezkoen estropadarako, eta ondorioz, lehia bertan behera uztekotan izan ziren antolatzaileak. Baina azkenean, erlojupekoa egitea erabaki zuten.
Hala, kale bakarrean eta banaka irten ziren ontziak, eta erlojuaren aurkako lasterketan, San Juaneko batelerak izan ziren nabarmen azkarrenak. Hibaikak hiru segundoko aldea atera zien lehen txandan, baina tartea ez zen nahikoa izan atzokoan. Izan ere, itsaso zakarrean nabarmen hobeto ibili ziren pasaitarrak eta 13 minutu eta 29 segundoko denbora egin zuten. Errenteriakoek, berriz, 17 segundo gehiago beharizan zituzten helmugara heltzeko.
Bi lehenengoen atzetik heldu ziren Mecos (14.11), Arraun Lagunak (14.23), Hernani (14.48), Orio (15.02), Deustua (15.27) eta Donostiarra (15.31).
Igandean bertan ospatu zuten San Juaneko arraunlariek jarraian eskuratutako laugarren bandera. (Bideoa: Irutxuloko Hitza).
[youtube]https://youtu.be/xIOuEolPXyQ[/youtube]