Saskibaloia

Lauko Finalerako sailkatzeko lehen aukera izango du gaur Tau Baskoniak

Partizanen etxean ariko da, 20:00etatik aurrera.

2008ko apirilaren 3a
14:51
Entzun
Laugarrenez segidan Euroligako Lauko Finalerako sailkatzeko aurreneko aukera izango du gaur Tau Baskoniak Serbian. Horretarako, Pionir Partizanen etxean irabazi egin beharko du (20:00, ETB1), Belgraden.

Herenegun, 74-66 izan zen garaile Tau, Gasteizen. Gaur Partizanek irabazten badu, hirugarren partida erabakigarria datorren ostegunean jokatuko dute, Gasteizen.

Belgradeko pabiloian bilduko diren milaka zalek eragingo duten presioak zeresan handia izango du partidan. Partizanen zaleek uneoro animatzen dituzte euren jokalariak. Oihuek etxeko taldea bizitu egiten dute, baita bisitariak eta epaileak kikildu ere.

Herenegungo final-laurdenetako beste lehiak eta emaitzak

Montepaschi Siena (Italia) 73 - Fenerbahce (Turkia) 66

Maccabi Tel Aviv (Israel) 81 - Bartzelona (Katalunia) 75

CSKA Moscu (Errusia) 74 - Olympiacos (Grezia) 76

Horiek ere gaur jokatuko dute. Tau sailkatzen bada, Montepaschi Sienaren edo Fenerbahceren kontra ariko da finalerdian. Hain zuzen, Madrilen jokatuko da aurten Lauko Finala, maiatzaren 2tik 4ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.