Italiako Giroa

Le Mevelek irabazi du hamaseigarren etapa

Helmugara iristeko kilometro eskas falta zela, iheslarien taldetik jauzi egin eta gaurko etapa irabaztea lortu du Christophe Le Mevel txirrindulari frantziarrak (Credit Agricole). Christophe Brandt (Davitamon-Lotto) izan da bigarren. Paolo Savoldelli italiarrak jarraitzen du lider.

2005eko maiatzaren 25a
17:18
Entzun
Azken unean utzi du atzean Le Mevelek iheslarien taldea: Brandt bigarrenari bederatzi segundoko aldea atera dio, eta iheslarien gainerako taldeari 16 segundokoa. Guztira, lau ordu 50 minutu eta 51 segundo behar izan ditu Credit Agricoleko txirrindulariak Lissone eta Varazze arteko 207 kilometroak egiteko.

Sailkapen nagusian Salvodelli italiarrak jarraitzen du buru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.