Federaziokoek prentsaurrekoa eman dute gaur, hilaren 27an San Mamesen Euskadiko selekzioak Serbiakoaren (Javier Clementek entrenatzen du) kontra jokatuko duen partida aurkezteko. ESAITek ofizialtasunaren alde lan egiten duela esan dute prentsaurrekoan, baina horren alde lan egiten duten talde gehiago ere badirela azaldu dute, inorek izenik esan gabe, baina itxuraz, Euskal Kirol Federazioen Batasunari erreferentzia eginez.
Ezer esan gabe ere aldarrikapenak egin daitezkeela gaineratu dute, nazioarteko partidak jokatuz. Horixe da beraiek egiteko prest daudena, legearen barruan jokatu, eta nazioarteko partidak jokatu, egunen batean legeak aldatzen badira, ofizialtasuna lortu ahal izateko ibilbide bat edukitzeko.
Beraz, ESAITen babesik gabe ere San Mames betetzea espero dutela esan dute, eta pankarta ere "norbaitek" aterako duela.
Euskal selekzioa
Legearen barruan jokatu beharra daukala erantzun dio Federazioak ESAITi
Euskadiko Futbol Federazioak legea bete beharra daukala esan dio ESAITi, eta hori ulertu beharra dagoela. ESAITek atzo azaldu zuen Gabonetan Euskal Selekzioak urtero jokatzen duen lagun arteko partida ez duela babestuko aurten, Federazioak ez diolako elkarlanerako deiari erantzun, eta ez dituelako konpromisoak bete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu