Irudia. Alacant
LEGEZ EDO LEGEZ KANPO
Alacanteko Mario Stojic eta Lagun Aroko David Doblas dira argazkikoak. Baloiaren errebotearen bila biak, eta indar betean, legez edo legez kanpo, baloia harrapatzeko egin ezin direnak ere egiten baitira. Joko politetik gutxi eduki zuen Alacanteko norgehiagokak, eta ikusten ez diren borroka txikiak ugariak izan ziren. Hobeto moldatu zen arlo horretan Alacant, irabazteko premia larrian zegoela, eta Lagun Aro makurrarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu