JUDOA

Lehen borroka galduta, Riori agur esan dio Sugoi Uriartek

Nicat Xikaliza judoka azerbaijandarraren aurrean galdu du gasteiztarrak.

Uriarte eta Xikaliza borrokan. ORLANDO BARRIA / EFE
2016ko abuztuaren 7a
10:20
Entzun

Lehen borrokaldian etxera bidean geratu da Sugoi Uriarte judoka gasteiztarra, Nicat Xikaliza judoka azerbaijandarrak hura kanporatu eta gero. Uriarte dominen atarian geratu zen duela lau urte, Londresko Olinpiar Jokoetan, eta arantza hori atera nahi zuen oraingoan.

Ordea, ez du zortea alde izan. Min hartu zuen duela bi aste, eta harrezkero entrenatu ezinik ibili da. Galdu arren, harro azaldu da sare sozialetan: "Amaitu dira jokoak; ez nik nahi nuen bezala, baina tatamian %100a emateagatik harro. Eskerrik asko nire talde osoari".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.