Hasi da Rioko lehia Carlota Ziganda Larraintzarko golf jokalariarentzat; baita ondo hasi ere: 67 kolpe emanda osatu du lehen eguneko ibilbidea, parretik lau kolpe behera.
Ariya Jutanugarn tailandiarra izan da onena lehen egunean, parretik sei kolpe behera emanda. Inbee Park izan da bigarren, eta lau lagun daude hirugarren postuan, -4 kolperekin; tartean, Ziganda.
Larunbatean amaituko da golf txapelketa.