Gaur goizean zozkatu dute Lehen Mailako egutegia. Realak eta Osasunak etxean jokatuko dute sasoiko lehen partida: txuri-urdinek Getaferen aurka, eta gorritxoek Granadaren aurka. Athleticek, ordea, etxetik kanpo hasiko du liga, zuri-gorriek hala eskatuta, San Mamesko obrak direla eta. Ernesto Valverderen taldeak Valladolidi egingo dio bisita lehen jardunaldian. Abuztuaren 16, 17, 18 edo 19an jokatuko da lehen jardunaldia.
Derbiei dagokienez, Athleticek eta Osasunak jokatuko dute lehena, bigarren jardunaldian. Ezohiko derbia izango da, Anoetan jokatuko baita. Realaren eta Athleticen arteko lehen derbia, berriz, 18. jardunaldian izango da, urtarrileko lehen asteburuan, Donostian.