Lehen Mailako ligaren hasiera atzeratzeko prest daude hamahiru talde

Telebista eskubideen eta partiden ordutegien arazoa konpontzeko, «beharrezko neurriak» hartuko dituzte taldeek

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Lehen Mailako hamahiru talde—tartean Atletic, Osasuna eta Reala— prest daude Espainiako Ligaren hasiera atzeratzeko, telebista eskubideen eta partiden ordutegien arazoa konpontzen ez bada. Hala jakinarazi zuten atzo, Madrilen bildu ondoren. Taldeek «beharrezko neurriak» hartuko dituzte arazoari «konponbide onargarri bat» ematen ez badio Ligak.

Telebista operadoreek zor dieten kopurua «berehala ordaintzea» eskatu zuten talde horiek, eta partiden ordutegia erabakitzeko «metodo justuago bat». Gai horien inguruan eztabaidatzeko, abuztuaren 14rako bilera deialdia egitea erregutu zioten Ligari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.