Gaur Rayo Vallecanori irabaziz gero, kontuz Athleticekin. Superligako bigarren faseko seigarren jardunaldiko partidak ari dira jokatzen asteburu honetan, eta bigarren sailkatua lau puntura uzteko aukera dauka Athleticek. Joan den asteburuan 0-1 irabazi zioten zuri-gorriek Realari, eta gaur etxean Rayo Vallecanori irabazita, pauso garrantzitsua emango lukete lehen bi postuetako bat ziurtatzeko. Joan-etorriko ligaxka amaituta, lehen bi postuetan dauden taldeek jokatuko dute bi partidako finala. Hori bai, orain bi aste madrildarrek Prainsa Zaragozaren aurka 3-1 galdu zuten, baina joan den asteburuan 6-2 egurtu zuten Espanyol indartsua.
Realak, berriz, Atletico Madrilen zelaian jokatuko du (12:30). Madrildarrak bosgarren daude, zazpi punturekin, eta Reala seigarren dago, bost punturekin. Azken bi partidak galduta daude donostiarrak, Espanyol (7-0) eta Athleticen aurka (0-1), eta Sant Gabriel azken sailkatuari 0-2 irabazi zioten aurrekoan madrildarrek. Era berean, mailari eusteko borrokan, Eibar-Torrejon (12:30) eta L'Estartit-Lagunak (12:15) partidak jokatuko dira gaur.
Lehen postua ziurtatzen hasteko aukera ona dauka gaur Athleticek
Zuri-gorriek Rayo Vallecano bigarren sailkatuaren aurka jokatuko dute, Lezaman, 12:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu