VILA REAL 2-1 REALA

Lehen zatiko akatsek zigortu dute Reala

Donostiarrek 2-1 galdu dute Vila-Realen aurrean.

Illarramendi izan da gaur ere Realeko onenetakoa. DOMENECH CASTELLó / EFE
2016ko irailaren 18a
20:21
Entzun

Realak Castellon duen madarikazioak beste urtebetez jarraituko du gutxienez. Aurten ere ezin izan dute txuri-urdinek punturik atera, batez ere lehen zatian eginiko akatsei buelta eman ezinda.

Ongi hasi du partida Realak, baina ordu laurdena betetzean penalti egin dio Geronimo Rulli Realeko atezainak Sansoneri. Vila-Realek barkatu egin du, Patok kanpora bidali baitu baloia, baina minutu gutxi batzuk geroago egin du Sansonek berak partidako lehen gola. Burua partidatik kanpo izan dute txuri-urdinek zenbait minututan, eta 25. minutuan egin du Sansonek berak etxekoen bigarrena, urrunetik eginiko jaurtiketa bati esker.

Yurik berpiztu du itxaropena donostiarren artean, 35. minutuan eginiko golari esker. Bigarren zatian hobeto aritu da Reala, eta izan ditu aukera garbiak berdinketa lortzeko ere, baina esku hutsik itzuliko da Euskal Herrira. Gainera, azken minutuetan hamar jokalarirekin amaitu du partida Realak, bigarren txartel horia ikusi baitu Joseba Zalduak.

Lau jardunalditan lau puntu pilatuta, 13. postuan da Reala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.