Lehendabizikoz bi partida jarraian irabazteko aukera ona du gaur Osasunak

Iruñea
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Osasunak sasoi honetan lehenbizizko bi partida jarraian irabazteko aukera ona du gaur etxean, Betisen aurka. Sailkapenean zazpigarren da, eta jokalari baikorrenak hasi dira Europaz hitz egiten. Baina horrelako egoeretan egin ohi du kale Osasunak, dena alde daukala dirudienean. Eta ametsa egia bihur daitekeela sinesten hasteko joera hori aldatzeko gai direla erakutsi behar dute Jose Luis Mendilibarren jokalariek.

Betis une zailean iritsiko da Nafarroako Erresumara. Azken bederatzi partidetan puntu bakarra batu ostean, Pepe Mel entrenatzailearen agurra izan daiteke gaurko norgehiagoka, baldin eta Osasuna menderatzen ez badute.

Partidaren atarian, Patxi Puñalek omenaldia jasoko du, gaur Osasunaren elastikoarekin Lehen Mailan gehien jokatu duen futbolaria bilakatuko baita Uharteko erdilaria. 351. partida izango du, eta Javier Castañedak zuen marka hobetuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.