ESPANYOL 1-2 EIBAR

Lehengo lepotik burua

2014 ezin hobeari segida eman dio Eibarrek 2015eko lehen partidan, Espanyol bere etxean garaituta.

Eibarko jokalariak, bigarren gola ospatzen. ALBERTO ESTEVEZ / EFE
2015eko urtarrilaren 5a
00:09
Entzun

Zortzigarren postuan, 23 punturekin, eta datorren sasoian Europan jokatzeko postuetatik zortzi puntura. Horrela dago Eibar 2015eko lehen partida igaro ostean. Armaginek garaipen garrantzitsu bezain sendoa landu dute Espanyolen zelaian, eta bideratuta utzi dute partida atsedenaldirako.

Lehen 45 minutuen amaieran 0-2 nagusi baitziren eibartarrak. Partidaren hasiera nahasiaren ostean, zelai erdiaren kontrola izaten eta abaguneak sortzen hasi da Eibar. Aukera garbi bat izan du Manu del Moralek, eta gero Del Moralek berak ez du barkatu 0-1ekoa 34. minutuan.

Lehen kolpetik lau minutura eman du bigarrena Eibarrek. Erdiraketa Eneko Bovedak buruz errematatu, eta Piovaccariren erremate saioa Casilla atezaina nahastu du, Bovedaren errematea sarera sartuz. Espanyolek bigarren zatian eginiko golak ez du auzitan jarri gipuzkoarren garaipena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.