FUTBOLA

Lehengo lepotik dute burua Athleticek eta Alavesek

Bilboko taldeak irabazi ezinik jarraitzen du liga hasiera honetan, eta Gasteizkoak, galdu gabe.

Aduriz, etsita, aukera bat huts egin ondoren.
Julen Etxeberria.
2016ko abuztuaren 29a
12:40
Entzun

Oso bestelako bolada daramate Athleticek eta Alavesek Espainiako Lehen Mailaren hasiera honetan. Talde zuri-gorriak jokatu dituen bi partidak galdu ditu, Sporting (2-1) eta Bartzelonaren aurka (0-1), hurrenez hurren. Beraz, puntu bakar bat ere ez du sailkapenean. Halako uzta eskasarekin, ez da harritzekoa sailkapenaren beheko postuetan egotea. Gaur-gaurkoz, hemezortzigarren postuan da Athletic. Ernesto Valverdek entrenatzen duen taldeari mesede egingo dio bi asteko etenaldiak, orain arte egindako hutsak konpontzeko.

Oso bestelako egoeran dago Alaves. Igo berriei kosta egin ohi zaie maila berrira egokitzea, baina Gasteizko taldea oso ondo ari da denboraldi hasiera honetan. Ez du irabazi, ez, baina galdu ere ez du egin. Berdindu egin ditu jokatu dituen bi neurketak, biak aurkari zailen aurka: estreinakoan, Atletico Madril ahaltsuaren zelaian (1-1), eta bigarren jardunaldian Mendizorrotzan, mailari eusteko lehian aurkari zuzena izan daitekeen Sportingen aurka (0-0). Maurico Pellegrinok entrenatzen duen taldea sailkapenaren erdialdean dago, 11. postuan, bi punturekin. Arabarrek, beraz, lasai hartuko dute etenaldia.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.