Lehia estutzeko saioa Frantzian

Alonsok 'pole'-a lortu du, eta MP4-19B McLaren auto berria bigarren lerrotik aterako da

Laurentzi Garmendia
2004ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Denboraldiaren bigarren erdia hasiko da Frantziko Sari Nagusian. Zirkuiturik lauena da azalerari dagokionez eta horrek estutu egiten ditu posizioak. Hala ere, orain arteko hierarkia alda dezaketen bi ekarpen ditu lasterketak: Ralf Schumacherren hutsunea eta McLaren auto berria.

Williams-BMW taldeko gidariak hiru hilabetez egon beharko du zirkuituetatik kanpo Indianapolisen istripua izan ondoren. Marc Gene proba gidari katalanak ordezkatuko du. Generen aukera ez da batere erraza izan. Taldeak oraindik ez du aukeratu datorren urterako gidaririk , baina Montoya McLarenera doan bezain ziurra da kasik Ralf Schumacher Toyotara zihoala. Alemaniarraren lesioak ateak irekitzen zizkion Williamsi datorren urterako gidariren batekin proba egiteko. Genek askotan esan du datorren urtean gidatzeko hautagai serioa dela. Hurrengo urterako aukera serioena Webber da, baina aurten Jaguarren ari da. Villeneuverekin hitz egin dutela ere onartu dute Williamsetik, Fisichella ere hor dago, Pizzoniak bigarren aukera nahi du... Badute non aukeratu.Williamseko bigarren gidariak adina hauts harrotu du McLaren taldearen auto berriak. Kanpotik itxura zertxobait aldatu bada ere, eraldaketa sakonena barruan dago, ikusezin. Baina zerbait azaleratu da, eta emaitzei so, goranzko bidean sartu direla dirudi.Motorrak hobekuntza txiki batzuk jaso ditu, eta aurrekoaren zurruntasun arazoak konpondu dituzte. Hala ere, osagaien muntaketa egokitzeko, lehen baino goraxeago omen doa finkatuta, eta hori kaltegarria da. Horren ordainetan autoak zurruntasun hobea du, eta atzeko esekidura behar bezala erantzuten hasi da. Aurreko autoan, balaztatzeko unean atzaldea oso egongaitza zen, esekiduraren finkapen puntuak motorrean baitzeuden, eta hura ez zen behar bezain zurruna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.