Kirola

Leire Olaberriak eta Richard Oribek jasoko dute iazko kirolari onenaren Euskadi saria

2009ko urtarrilaren 16a
15:22
Entzun
Leire Olaberria (Ikaztegieta, Gipuzkoa) txirrindulariak eta Richard Oribe (Donostia) igerilariak jasoko dute 2008ko kirolari onenaren Euskadi saria, gaur jakin denez. Olaberriak iaz Pekingo Olinpiar Jokoetan partu hartu zuen, Oribek Paralinpiarretan, eta dominak irabazi zituzten. Hain zuzen, Olaberriak brontzea eskuratu zuen puntuazioan, eta Oribek urrezko bat -estilo libreko 200 metrokoan-, eta hiru zilarrezko -estilo libreko 4x50 metrokoan, 100 metrokoan, eta estilo libreko 50 metrokoan-.

Horretaz gain, besteak beste, Berdintasun saria Tabirako Durangoko saskibaloi klubari emango diote eta Euskal Irudia saria Tau Baskonia Gasteizko saskibaloi klubari.



Datorren ostegunean izango da sari-emate ekitaldia, Gasteizen, Lehendakaritzan, 18:30etik.

Iñaki Sagastume, Eduardo Castañeda eta Olga Jimenez kazetariek, Rafa Munilla eta Iñaki Iglesias euskal kirol federazioetako batzordeko kideek, Maria Tato abokatuak, Jose Ramon Garai Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak eta Elisabet Altube sariko idazkariak osatu dute epaimahaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.